Arma bat erabiliz lapurreta egin dute Loiolako banku sukurtsal batean
Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atzo, urriak 31, sukurtsalaren itxiera baino ordu laurden lehenago, 14:15ean, aurpegia estalita zeraman pistoladun gizon batek zehaztu gabeko diru kopuru bat eraman zuen. Lokalean lau langile eta bi bezero zeuden.
Ertzaintzak lokala eta inguruak miatu ostean, eta segurtasun kamaren bideoa jaso ondoren, lapurra aurkitzeko ikerketa jarri zuen martxan.
Loiolako Aralar Mendia kaleko Kutxabanken banku sukurtsalean gertatutako lapurreta ikertzen ari da Ertzaintza.