Bera Berak bost partida jokatuko ditu hamabost egunetan
Astebeteko atsedenaren ondoren, Bera Bera eskubaloi taldeak hurrengo hamabost egunetan bost neurketa jokatuko ditu. Lehena, larunbat honetan, Porriño galiziarren kontra. Ondoren, Granollersen bisita izango du hurrengo asteazkenean, Bidebietan. Hungarian izango du Europako partida, eta jarraian Elxera joan beharko dute. Beraz, indarrak neurtu beharko dituzte.
Donostiako bi saskibaloi taldeek etxetik kanpo jokatuko dute. Ibaeta Basket bolada onari jarraipena ematen saiatuko da, eta Gipuzkoa Basket bigarren garaipena segidan lortzen. Futbolean, berriz, etxean jokatuko dute Realeko neskek eta mutilek. Azkenik, izotz hockeyan Bartzelonaren pistan jokatuko du Txuri Urdinek.
ESKUBALOIA
Emakumezkoen Ohorezko maila, 7. jardunaldia
- Porriño – Bera Bera (Larunbata, 20:00)
- Extremadura – Ibaeta Basket (Larunbata, 18:00)
- Obradoiro – Gipuzkoa Basket (Larunbata, 20:30)
- Reala – Sevilla (Igandea, 18:30)
- Reala – Albacete (Igandea, 12:00)
- Bartzelona – Txuri Urdin (Larunbata, 21:30)