Aurresku tabernaren hirugarren urtea ospatuko dute
Parte Zaharreko Aurresku tabernak hiru urte bete ditu jabe berriekin. Hori dela eta, ospakizuna egitea erabaki dute, hiru eguneko egitarauarekin: azaroak 8, 9 eta 11. Musika, bertsolariak eta bakarrizketak, osagai guztiak prest dituzte.
AURRESKU TABERNAREN 3. URTEA
- Azaroak 8, osteguna.
- 20:00. Bertso poteoa. Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Maddi Gallastegi, Itxaso Piquer eta Aitor Etxebarriazarraga. Gai jartzailea: Ainhoa Urien (Abadiñoko Oilarra).
- Azaroak 9, ostirala.
- 20:30. Kontzertua: Brasstew. Mikel Valcarlos (tronpeta), Ramontxo Vega (tronboia) eta Ibon Irijoa (saxo tenorra).
- 22:30. Bakarrizketa: Nerea Arriola.
- 23:30. Dj Ixa.
- Azaroak 11, igandea.
- 20:00. Bakarrizketa: Iñaki Egaña.
- 21:00. Kontzertua: Kilimak (euskal runba).