Firestoneren eraikinean egindako horma irudietako bat. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Añorgako Firestone lantegi berreskuratu arriskuan dagoela ohartarazi zuten duela egun batzuk, eta, ondorioz, datozen egunetarako egitaraua prestatu dute: “Hurbildu larunbat arratsaldeko auzolanera edo etorri igande goizean babesa ematera… Firesek behar zaitu!”, diote lantegitik. (Behean egitarau osoa)
Autogestioaren bidez berreskuratu zuten lantegia hainbat lagunek, 2015ean, eta orain eraistearen beldur dira: “Espazioa normaltasunez funtzionatzen ari zela, azaroaren 5ean eraikina betiko zigilatuko dutela jakinarazi zigun ohar bidez Gailur-alde S.L. eraikuntza enpresak . Ondorioz, okindegia, etxebizitza, jostun tailerra, mekanikakoa… dena galtzear egon daiteke”.
Erabiltzaileen hitzetan, Añorga Txikin 250 etxebizitza eraikitzeko proiektua onartua dago, hain zuzen, Firestone eta inguruneetarako: “Berehalako mehatxu honek ezustean harrapatu gintuen, baina Donostian zer dagoen bagenekien. Ez degu onartuko gure etorkizuna enpresarien interesen esku geratzea”.
FIRESTONEREN EGITARAUA
- Azaroak 3.
- Azaroak 4.
- 17:00. Auzolana.
- 20:00. Kontzertua.
- 21:00. Afaria.
- Azaroak 5.
- 9:00. Gosaria.
- 12:00. Prentsaurrekoa.
- 14:00. Bazkaria
- 18:00. Asanblada.