Haurrentzat jarduerak antolatu dituzte Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen barruan
Erakusketa azaroaren 17ra arte egongo da zabalik, eta astelehenetik ostiralera 10:00etatik 20:00etara egongo da ikusgai. Larunbatetan, aldiz, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara.
Musgok fantasiaz beteriko lanak egiten ditu, gazteenei magiaren, iratxoen eta gazteluen mundua hurbiltzeko asmoz. Rolezko mahai-jolasen eta liburuen egileak dira, eta horietako hiruren ilustrazioak aurki daitezke erakusketan. Pequeños detectives de monstruos (Nosolorol argitaletxea), 3 urtetik gorako haurrentzako rol-joko bat da eta erabiltzaileek pistak bilatu behar dituzte arazoak sortzen dabilen munstroa non den jakiteko. Modu ludiko batean beldurra gainditzen eta emozioak kudeatzen laguntzen duen jokoa da.
Los Buscaduendes -en parte-hartzaileek sorginen eta magoen bi erresumaren artean bizi diren haur batzuk antzeztu behar dituzte, behar dutenei lagundu eta izaki magikoen artean misterioak argitzeko. Azkenik, Rising for the Throne (Txarli Factori) dado eta karta-joko bat da, eta jokalariek lehian dabiltza gainerako klanen aurretik tronuaren jabe egin behar dute.
Beste alde batetik, haurrentzako zinema antolatu dute Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen barruan, eta proiektatuko dituzten azken bi pelikulak dira Laban, mamu txikia eta Freddy Igeldegi. Lehenengoa azaroaren 3an proiektatuko dute, Kontadores Zentroan, 17:30ean. Bigarrena azaroaren 9an jarriko dute, aurrekoaren leku eta ordu berean.