Donostiarraren gizonezkoek, ontzia uretaratzen. (Argazkia: Bermeo Arraun Argazkiak)
2019ko denboraldiko taldea zehazte aldera, Donostiarra arraun elkarteak fitxaketa berri baten berri eman du, gizonezkoen lehen talderako: Alex Domingo.
Donostiarra da Alex Domingo, 25 urte ditu, eta hiriko Arraun Lagunak elkarteko harrobikoa. Bere arraun ibilbidea aulki mugikorreko modalitate olinpikoan egin du gehienbat, eta Espainiako Selekzioko kide izan da juniorretik seniorretara.
Azken hiru denboraldiak Nautico Sevilla klubean egin ditu, baina tostako arraunean aritzeko etxeko trainerura etorri da.
Joan den astean lau aurraunlari berri izango dituela jakinarazi zuen Donostiarrak, eta sei direla jarraituko ez dutenak.