Pablo Sorozabal musikaria omenduko du Easo abesbatzak
Easo abesbatzak kontzertua eskainiko du Viktoria Eugenia Antzokian. Pablo Sorozabal musikariaren omenezko emanaldia izango da, haren heriotzaren 30. urteurrenean (Donostia, 1897-Madril, 1988). Hainbat lekutan bizi izan zen Sorozabal, baina lotura handia zuen Donostiarekin. Gainera, harreman berezia izan zuen Maitea eta Easo abesbatzekin, bere obra batzuk koru hauei eskainiz; hori dela eta, Easoko ohorezko bazkidea da.
Kontzertuak tradizioaren eta folklorearen kutsu handia izango du. Sorozabalen errepertorio ezagunena erakutsiko dute. Abestietan agertuko dira ganbera-musika, zinema musika,
eszenamusika eta musika herrikoia.
Parte hartuko dutenak hauek dira: Easo Abesbatza (Easo eta Araoz abesbatzak, Easo Eskolania eta Araoz Gazte), bakarlariak, ganbera-instrumentuek (pianoa, gitarra), instrumentu tradizionalen talde bat, txistulariak eta Gero Axular Dantza Taldeko dantzariak.
Sarrerak jada salgai daude.