Zein rol beteko duzu Euskaraldian?
Euskaraldia iristear da eta oraindik ez dakizu zein rol beteko duzun? ‘Ahobizi’ izango zara? ‘Belarriprest’ izango zara? Hemen daukazu rol bakoitzari buruz jakin beharrekoa.
- ‘Ahobizi’
- Euskaraz egingo diegu ulertzen duten guztiei. Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin arituko gara euskaraz.
- Ezagutzen ez ditugunekin lehen hitza euskaraz egingo dugu, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere.
- Horrela, orain arte euskaraz izan ditugun elkarrizketek euskarazkoak izaten jarraituko dute, baina orain arte erdaraz izandako elkarrizketa batzuk euskaraz edo elebiz izatea ere lortuko dugu.
- Jarrera aktiboa izango dugu, beraz. Gure harreman sarean ditugun hizkuntza praktikak aztertu eta euskarara aldatzeko aukera dagoen horietan eragingo dugu. Hamaika egunetan, hizkuntza aldaketarako aukeratu ditugun harreman horietan ez ezik, gure bizitzako esparru guztietan euskaraz arituko gara, ahal den guztietan, ahal dugun guztiekin. Bi aldeek euskaraz ulertzen badute, ez dago euskaraz ez egiteko arrazoirik.
- Euskaraz dakiten guztiei guri euskaraz egiteko gonbitea egingo diegu. Euskara ulertzen dugula adieraziko diegu eta gurekin euskaraz hitz egin dezatela eskatu.
- Zuk euskaraz edo erdaraz erantzungo duzu, baina zuri euskaraz egiteko eskatuko duzu.
- Horrela, orain arte euskaraz izan ditugun elkarrizketek euskarazkoak izaten jarraituko dute, baina orain arte erdaraz izandako elkarrizketa batzuk euskaraz edo elebiz izatea ere lortuko dugu.
- Jarrera aktiboa izango dugu, beraz, gonbitea egingo baitiegu euskal hiztunek gurekin euskaraz hitz egin dezaten. Oso garrantzitsua da gure funtzioa, euskarazko elkarrizketak sortzea ahalbidetu eta euskara erabiltzeko giro babestua sortuko dugulako.