Zabor poltsak Egia kaleko bigarren atariaren aurrean. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
Egia kaleko bigarren atariaren aurreko kontainerrak kendu zituzten duela bi hilabete. Ordutik, erabakiarekiko desadostasuna adierazteko, protesta egiten ari dira bizilagunak, zabor poltsak edukiontziak zeuden lekuan pilatuz. Egia Bizirik auzo elkarteak jakinarazi duenez, kontainerrak zeuden lekuan jartzeko eskaera erregistratu zuen udalean, baina, oraingoz, ez da aldaketarik egon. Hainbat bizilagunek ere kexak helarazi dizkiote udalari. Auzo elkarteak salatu du pertsona nagusi asko bizi direla eraikinean, eta zaborra botatzeko zailtasunak dituztela, gainerako kontainerrak urruti gelditzen direlako.