‘Hijos Acabados’ erakusketa irekiko dute Komikigunean
Izkutukoak zikloaren barnean, Hijos Acabados erakusketa irekiko dute Komikigunean, azaroaren 8tik 30era. Hiru lagunek sortutako aldizkariaren izena da Hijos Acabados: Paula Estevez (Donostia 1984), Mikel Larraioz (Iruñea, 1981) eta Maite Caballero (Donostia, 1984).
Erakusketaren aurkezpena azaroaren 8an izango da, 19:00etan. Ondoren, astelehenetik ostiralera egongo erakusketa bisitatzeko aukera, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era.
Komikiguneak helburutzat du autoedizioaren munduan lanean dabiltzan hainbat artistaren lanak ezagutaraztea. Horretarako sortu zuten Guillotinak komisariatuta eta Izkutukoak erakusketa zikloa: Irkus (M) Zeberioren lanak (martxoan eta apirila), Andrea Ganuzaren lanak (maiatza), Bruno Ibañezenak (uztaila), eta Rosacarmen bikotearenak (iraila).