(Argazkia: Lide Ferreira)
Donostiako Udaleko Mugikortasun sailak gaur abiatu du zirkulazio arauak betetzeko kanpaina. Mugikortasun agenteek eta Udaltzaingoak, besteak beste, ondorengo kontrolak egingo dituzte: abiadura, ibilgailuen eta motorren dokumentazioa, eta oinezkoentzako guneetatik eta espaloietatik bizikleten igarotzea.
Kanpainak urtea bukatu bitarte iraungo du, eta helburu jakin bat izango du Pilar Arana Mugikortasun zinegotziaren arabera; gidariak eta oinezkoak sentsibilizatzea zirkulazio arauak bete ditzaten. Izan ere, arau horiei esker istripuak gutxitu eta hiriko mugikortasuna zein bizikidetza hobetzen direla gaineratu du.
Hainbat kontrol egingo dituzte sakelako telefonoak gidatzerakoan ez erabiltzeko. Bestalde, azaroaren 12tik 18ra oinezkoentzako guneetatik eta espaloietatik bizikleten igarotzea kontrolatuko dute. Horrekin batera, azaroaren bukaera bitarte beste hainbat kontrol egingo dituzte: motorren baldintza teknikoen eta kaskoaren erabileraren ingurukoak, eta ibilgailuen dokumentazioaren gainekoak (IAT, aseguruak eta gida-baimenak).
Abenduan ere beste hainbat kontrol egingo dituzte. Hala nola, abiadura, oinezkoentzako guneetatik zein espaloietatik bizikleten igarotzea, eta furgoneta zein kamioien dokumentazioa.