Emakume torturatuen inguruko mahai ingurua egingo dute
Foro Sozialak eta Antxeta irratiak Nik sinisten dizut: Emakume torturatuen egia mahai ingurua antolatu dute ostiralean, azaroak 9. Mintzaldia Emakumeen etxean izango da, 18:00etan, eta Foro Sozialak antolatzen duen Hitzorduak egitasmoaren barruan dago kokatua.
Hasteko, Tortura eta generoa izeneko sarrera egingo du Laura Pego Otero abokatu eta Kriminologiaren Euskal Institutuko ikertzaileak. Ondoren, Nekane Altzelai Uliondok moderatutako mahai inguruan parte hartuko dute Kristina Gete Etxeberriak, Leire Gallastegi Ormazabalek eta Miren Azkarate Badiolak.