Inkesta: Euskaraldia
Duela aste batzuk Euskaraldian parte hartzeko izen ematea zabaldu zenetik, herritar askok egin dute bat egitasmoarekin, ahobizi zein belarriprest gisa. Horietako hamabiren iritzia jaso dugu eta Euskaraldian zergatik parte hartuko duten azaldu digute.
Mikel Peluaga (Loiola) “Donostian gazte asko daude euskaldunak izan eta D ereduan ikasi arren, kalean gaztelania hutsean hitz egiten dutenak. Horregatik, Euskaraldian parte hartuko dut, uste dudalako laguntza behar dela euskara kalean normaltasunez erabiltzeko”. Isabel Godinez (Loiolako Erribera) “Ahobizi izango naiz, alde batetik, jende asko ez delako ausartzen euskaraz hitz egiten, gaizki egingo dutelakoan. Horrek, lotsa sentiarazten die, eta nire ustez, Euskaraldia hori apurtzeko aukera paregabea da. Bestetik, euskaraz bizi daitekeela erakusteko aukera dela iruditzen zait”. Elena Ramirez (Amara Berri) “Euskara ikasten ari garenontzat gelatik kanpora ateratzea oso garrantzitsua da. Euskaraldian parte hartzea aukera ona da modu informalean gure eguneroko euskara sustatzeko. Hamaika egun izateaz gain, 365ko Euskaraldi batean bizitzeak asko lagunduko liguke”. Maider Fernandez (Amara) “Donostian era kolektiboan euskararen erabilera handitzeko egitasmo honetan parte hartzea garrantzitsua da niretzat. Oro har, pertsona guztiak modu batera edo bestera Euskaraldiaren parte izan daitezke, inklusiboa da beraz. Ahobizi izango naiz”. Armando Legaz (Egia) “Euskaraz bizi nahi nuen, eta ikastea lan handia izan bazen ere, egun batean euskaraz pentsatzen eta amesten nuela konturatu nintzen. Euskaldun berriei norberak bere buruari jarritako mugak gainditzen lagundu nahi diet, nirekin lehenago beste batzuek egin zuten moduan”. Unai Etxebeste (Aiete) “Euskaraldian parte hartuko dut ikusten dudalako Donostian jende asko dagoela euskaraz jakin, baina gaztelaniaz hitz egiten duena. Egia da gero eta euskara gehiago entzuten dudala hirian eta hori sustatzen jarraitzeko, ahobizi izango naiz!” Mikel Irazusta (Gros) “Euskaraldian parte hartuko dut, aurreiritzien erruz erdaraz lehen hitza egiteko dugun joera oso zabalduta dagoela uste dudalako. Nire helburua da hori saihestea eta euskaraz lehen hitza egiteko ohitura zabaltzea”. Ana Aritzeta (Egia) “Egia esan, Egian antzeko dinamika egin genuenean oso gustura aritu nintzen, eta euskaraz bizi nahi dugunontzat egun politak eta garrantzitsuak izan zirela uste dut. Beraz, ahobizi paperean berriro ere ilusio handiz parte hartuko dut!” Karlos Olasolo (Amara) “Herritarren bultzadarik gabe euskarak ezingo duelako inoiz merezi duen lekua irabazi. Egitasmo hau herritarrok sortu, abiatu eta indartuko dugu. Azken urteotan euskararen erabilera jaitsi egin dela adierazi duten datu horiei buelta emateko aukera berri bat izan daiteke Euskaraldia”. Barbara Schiavoni (Amara) “Euskaraldian parte hartuko dut ,euskara oso hizkuntza polita delako eta garrantzitsua delako ez galtzea. Horregatik, denon artean erabiltzeko esfortzua egin behar dugu. Orain, ikaslea naizenez, belarria prest daukat, baina espero dut etorkizunean ahobizi izatea!” Cristina Moran (Morlans) “Euskaraldian parte hartzeko bi arrazoi nagusi ditut. Alde batetik, euskararen erabilera bultzatzeko ideia ona dela iruditzen zaidalako. Bestetik, niretzat pertsonalki, 11 egun euskara hutsean bizitzea erronka ederra eta aukera paregabea da, euskara ikasten ari bainaiz”. Nieves Martinez (Altza) “Euskaraldian belarriprest izango naiz, euskaraz egin nahi dutenentzat ez dudalako oztopo izan nahi. Nire inguruko pertsona gehienek euskaraz dakite, eta nik ere, euskaraz hitz egiteko gai izan nahi dut. Nire alabak egin zidan Euskaraldian parte hartzeko proposamena, eta ilusio handiz izango ditut belarriak prest!”
- Zergatik parte hartuko duzu Euskaraldian?