Antiguako jaien aldeko babarrun jana egingo dute Dokan
Antiguako sansebastianetarako bi hilabete falta diren arren, auzoan festarako giroa berotzen hasiko dira azaroaren 17an egingo duten babarrun janarekin. Bazkaria Dokan egingo dute, eta bildutako dirua auzoko jaiak finantzatzeko erabiliko da.
Babarrun janaren ostean, herritarrek bingoaz eta DJ X de mixtaren emanaldiaz gozatu ahal izango dute. Bazkarirako sarrerak salgai daude jada, 12 eurotan, Dokan eta TrikuHarri eta Platero tabernetan.