Behobia-Donostiaren unea iristear da
Aurtengo Behobia-Donostia lasterketan nabarmen igo da emakumeen parte hartzea, alor guztietan. Izena eman duten 30.775 korrikalarietatik 7.534 izango dira emakumeak. Errealitate hori presente izango dugu probaren inguruko gehigarri berezian. IRUTXULOKO HITZAk eta Oarso Bidasoako Hitzak elkarlanean osatu dugu, aurten ere.
Askotariko elkarrizketa eta erreportajeak izango ditu gehigarriak. Protagonistak bezainbeste: Begoña Zuñiga korrikalari ohia eta lasterketa irabazi zuen lehen emakumea, Jon Zabaleta zirujau torazikoa eta Arnastu Behobia egitasmoaren sustatzailea, Heuk Proba Ezan egitasmoa, Ibon Etxeberria fisioterapeuta, probako erbiak eta Gorka Elarre diseinatzailea.
Ostiralean argitaratuko dugu Behobia-Donostiaren inguruko 16 orriko gehigarria.