Euskaraldiari buruzko atal berezia sortu du IRUTXULOKO HITZAk
Euskaraldiari buruzko atal berezia sortu du IRUTXULOKO HITZAk irutxulo.hitza.eus atarian. Donostiako Euskaraldiari buruzko informazio guztia bildu du tokiko hedabideak gehigarri berezi batean, eta edukiak webgunearen eskuinaldean dagoen atal berezian aurki daitezke. Horrez gain, Euskaraldia iritsi bitartean, ariketa sozialarekin lotutako gertakarien jarraipena egiten ari da tokiko hedabidea.
Era berean, IRUTXULOKO HITZA Donostiako hamaikakoaren kideak elkarrizketatzen ari da Euskaraldia iritsi bitarte. Ondorengoek osatzen dute hamaikakoa: Garazi Urrosolo (Egiako euskara batzordeko kidea), Barbara Goenaga (aktorea), Kontxu Uzkudun (moda diseinatzailea), Mariano Ferrer (kazetaria), Iñaki Salvador (musikaria), Mikel Irazusta (Barrexerkako kidea), Miren Arrieta (aktorea), Xila Pihlstrom (euskal herritar eta suomitar kultur eragilea), Jokin Aperribai (Realeko presidentea), Josean Abecia (Altza Hadi batzordeko kidea) eta Joxean Fernandez (Euskadiko Filmategiko zuzendaria).