Iñigo Cabacasentzako justizia eskatzeko elkarretaratzea egingo dute Bulebarrean
Bultzada TxuriUrdina taldeak Iñigo Cabacasentzako justizia eskatzeko elkarretaratzera deitu du gaur arratsalderako, “Donostiatik ere justizia Iñigorentzat” lelopean. Ertzaintzak 2012ko apirilean gomazko pilota batekin eraildako gaztearen kasua argitzeko auzia urriaren 15ean abiatu zen, eta Athleticeko zalearen familiari elkartasuna adierazi eta justizia exijitzeko manifestazio nazionala egingo da bihar Bilbon.
Gaurko elkarretaratzea 19:30ean egingo dute, Bulebarrean.