Udazkeneko jaialdia egingo dute Firestonen larunbatean
Firestone lantegi berreskuratuak bere Udazkeneko jaialdia ospatuko du larunbatean, egun osorako egitarauarekin. Desalojo arriskuan egon arren, gune autogestionatuko kideek eraikina babestu eta euren jardunarekin jarraitzeko asmo osoa dutela adierazi zuten astelehenean eskainitako prentsaurrekoan.
Jaialdia 11:00etan abiatuko dute, artisau azoka eta Euskal Herriko pegatina zaleen topaketarekin. 14:00etan, berriz bazkaria egingo dute, eta 16:00etatik aurrera Km0 taldearen antzerkia eta hainbat kontzertu eskainiko dira.