Ferrerias plazan jarritako barrakoietan kokatu dituzte HaurTxokoa eta Gaztelekua. (Argazkia: Iñaki Agirre)
Amara Berriko behin-behineko Haur Txokoak eta Gaztelekuak larunbatean ireki ziren, Ferrerias plazako kokapen berrian,
bi urteko eperako. Udalak jakinarazi duenaren arabera, Anoeta estadioaren obrak direla eta lekualdatutako bi guneentzako leku berria sortzeak
84.000 euroko kostua izan du, eta diru hori Realak, Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak ordainduko dutela zehaztu du.
Hala ere, proiektuan dirurik jarri ez arren, Haur Txokoa eta Gaztelekua bi urterako barrakoi batzuetan kokatzeko erabakiak hainbat kritika ekarri dizkio udalari. Hain zuzen, aurreko astean Irabazi Donostiak helarazitako desadostasunari auzotarren kritikak batu zaizkio orain.
Iñaki Olasagasti Amara Berriko auzo elkartearen presidentearen iritziz, “ordaintzen duenak ordaintzen duela, haurrentzako guneak barrakoietan kokatzea ez da egokia”. Erabaki hau Anoetako obren ondorioz egiten ari diren “etengabeko inprobisazioaren isla” dela uste du Olasagastik, eta Ferrerias plazakoa “petatxu bat” besterik ez dela salatu du