Barbara Goenaga: "Ohore bat da niretzako Euskaraldian parte hartzea"
Lan kontuengatik maiz joaten da kanpora Barbara Goenaga aktorea (Donostia, 1983). Halere, Donostian bizitza egiten duenetik euskaraz gehiago hitz egiten du. Euskaraldian Donostiako Hamaikakoaren parte izango da. “Ohore bat da niretzako Euskaraldian parte hartzea”. Euskal Herria mailan egingo da Euskaraldia 11 egun euskaraz lelopean, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte.
Goenagarekin batera, ondorengoek osatzen dute Donostiako hamaikakoa: Garazi Urrosolo (Egiako euskara batzordeko kidea), Kontxu Uzkudun (moda diseinatzailea), Joxean Fernandez (Euskadiko Filmategiko zuzendaria), Mariano Ferrer (kazetaria), Iñaki Salvador (musikaria), Mikel Irazusta (Barrexerkako kidea), Miren Arrieta (aktorea), Xila Pihlstrom (euskal herritar eta suomitar kultur eragilea), Jokin Aperribai (Realeko presidentea) eta Josean Abecia (Altza Hadi! batzordeko kidea).
IRUTXULOKO HITZA hamaikakoaren kideak elkarrizketatzen ari da Euskaraldia iritsi bitarte. Ostiraleko astekarian Barbara Goenagari egindako elkarrizketa irakurri ahal izango da.
Erlazionatutako edukiaDonostiako Euskaraldia eta Hamaikakoa aurkeztu dituzte