Txillardegi omenduko du 21. Korrikak
Hurrengo urteko apirilaren 4tik 14ra izango da 21. Korrika. Garesen hasi eta Gasteizen bukatuko da. Klika da AEK-k hautaturiko leloa, herritarrek euskararen alde klik egin dezaten. Korrikak omenaldi bat egiten du aldi bakoitzean, eta Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi izango da 21. Korrikaren omendua.
Kulturan, euskalgintzan zein pentsamendua egindako ekarpenagatik omenduko dute Txillardegi. Gainera, euskara batua sortu zuteneko urteurrena gogoan hartu du erabakia AEK-k. Txillardegik euskara batua bultzatzeko egindako lana nabarmendu dute: “Egundoko lana egin zuen, eta euskaldunon historian egin den gauzarik inportanteena ziur aski Txillardegiri zor diogu”. Txillardegik berak klika eragin zuela euskaran arloan, gaineratu dutenez.
Ibilbidearen inguruko xehetasunak beranduago emango dituzte, eta orduan jakin ahal izango da Donostiatik noiz pasako den. Dena dela, Korrika laguntzaile egiteko aukera zabalik dago, eta herriz herri batzordeak osatzen hasiko dira.