"Arrantzan aritzen nintzen emakume bakarra nintzen"
Donostiako Kaian egin du bizitzaren parte handi bat Yolanda Perez San Juanek, arrantzalea izan baita urte askoan. Gizonez inguratutako lan giro batean aritu da, eta senarra izan du bidelagun. Itsasoan bizitza gogorra izan bazuten ere, oroitzapen onak gordetzen ditu.
Elkarrizketa zabala egin diogu, eta ostiraleko astekarian irakurtzeko aukera egongo da: “Arrantzan aritzen nintzen emakume bakarra nintzen, baina ez zitzaidan inporta pentsatzen zutena. Konstantea izan nintzen, nire lana egin nuen, eta pixkanaka, egunero ikusten nindutenez, ohitu egin ziren”.
Elkarrizketarekin batera, garai batean Donostiako Kaian emakumeek betetzen zituzten lanak ere gogora ekarriko ditugu.