Groseko asanblada feministak autodefentsa feminista tailerra antolatu du
Groseko asanblada feministak autodefentsa feminista tailerra egingo du “bizitzako esparru guztietan islatzen den indarkeria matxistari aurre egiteko”. Tailerra azaroaren 22an izango da, Groseko Marruma elkartean (Kale berria 12), 18:30ean.
Gainera, azaroaren 13an etxeko langileen borrokaren inguruko hitzaldia egingo dute azaroaren 13an, leku berean. SOS arrazakeria eta Groseko asanbalda feministako kideak izango dira hizlariak, eta mintzaldia 19:00etan hasiko da eta 21:00etan bukatu.