(Argazkia: Bagera)
Bagera elkarteak
Mintzalagun taldeak osatu ditu 2018-19 ikasturterako eta herritarrak egitasmoan
bidelagun gisa parte hartzera animatzeko deialdia zabaldu du. Proiektuak euskara ikasten ari diren pertsonak (
bidelariak) hizkuntza hitz egiten duen jendearekin (
bidelagunak) harremanetan jartzea du helburu, astean ordubetez elkarrekin solas dezaten.
Bidelarien kopuruak urtetik urtera gora egiten duela nabarmendu du Bagerak, eta aurten hogei lagun mintzapraktika egiteko zain daudela jakinarazi du. Horregatik, Donostiako euskaltzale guztiei egitasmora batzeko proposamena luzatu diete, proiektuak orain arteko emaitza onak ematen jarrai dezan.
Jarraian, bidelagunak behar dituzten Mintzalagun taldeen ordutegiak:
- Astelehen, asteazken edo ostiraletan 12:30etatik 16:30etara.
- Asteartetan 12:00etatik 13:00ak bitartean.
- Asteazkenetan 10:00etan (Antiguan).
- Asteazkenetan 11:00etan.
- Ostegunetan 09:00etatik aurrera.
- Asteburuetan arratsaldez.
Beste edozein egunetan eta ordutan parte hartzeko aukera badagoela adierazi dute ere elkartetik. Izen ematea 943005074 telefono zenbakira deituz edo
mintzalaguna@bagera.eus helbidera mezu bat bidaliz egin daiteke.