Euskaragida liburuxka argitaratu du Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak. Euskarazko kultur eta aisialdiko produktuen gida da. Era guztietako eta adin guztiei zuzenduriko produktuak jasotzen ditu: aldizkariak, komikiak, DVDak, joko eta jolasak, musika, liburuak, hiztegiak, gurasoentzako nahiz euskara ikasteko material berezitua, web orri interesgarriak eta abar.
Paperezko edizioaren 10.000 ale soilik ikastetxeetan banatu dituzte 9 eta 10 urte arteko haurren artean. Aurten, Euskaraldiari aurrea hartu eta lehenago banatu da gida. Informazio guztia Euskaragidaren
webgunean ere eskuragarri dago. Udaletik azpimarratu dute gabonetan opariak egiteko gida aproposa dela, eta donostiarrak deitu ditu euskal produktuen alde egitera.