Atzean Zuloa: 'Abertzalea'
Atzean Zuloa YouTubeko kanalak laugarren bideo bat argitaratu du: ‘Abertzalea’. Euskararen erabileraren inguruan hausnartzeko asmoz orain arte aurkeztu dizkiguten pertsonaiei esaldiak hitanoz hasi eta euskaraz amaitzeko zailtasunak dituen euskalduna batu zaie.
Lehenengo bideoan bere burua nazioartean duen ilustratzaile bat aurkeztu ziguten, eta bigarrenean, berriz, Donostian itota sentitzen den ‘munduko hiritar’ bat. Aurreko astean, berriz, hizkuntzarekiko praktikoa izatea nahiago duen herritarra izan zuten protagonista gisa.
Erlazionatutako edukia'Atzean zuloa' Youtubeko kanala sortu dute