(Irudia: Usandizaga Diseinua)
Azaroaren 25ean izango da Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta Donostiako Berdintasun sailak egingo dituen jardueren berri eman du.
Baietzik gabe, ezetz da aurtengo leloa erabiliko dute. Dena dela,
Ikusten duzu? kanpaina da berrikuntza nagusia, eta elkarlanean sortu dute Usandizaga Institutuko Diseinu Grafikoko Goi Mailako ikasleekin.
Indar handikoa da irudia eta hiriko hainbat leku zein esparrutan ikusgai egongo da. Esaterako, Dbuseko 30 markesinetan. Era berean, emakumeen indarkeriaren kontrako puntu moreak ikusi ahal izango dira udaletxean, Goikoa jauregian eta Dbusen autobusetan.
Duñike Agirrezabalaga Berdintasun zinegotziak ondorengoa azpimarratu du: “Prebentzio alorreko gure lan lerroak autodefentsa feminista du oinarri. Izan ere, uste sendoa dugu emakumeen arteko itunek balio handia dutela horrelako indarkeria motei aurre egiteko egunerokotasunean. Horregatik, zera esango dugu behin eta berriz; ‘ez, ezetz da!’ eta baita honakoa ere; ‘baietzik gabe, ezetz da!'”.
Datozen egun eta asteetarako hainbat jarduera antolatu dituzte:
- Azaroak 16, ostirala. Latinoamerikan izaten diren feminizidioen eraginari buruzko hitzaldia, Haurralde Fundazioak eta Por ti mujer elkarteak antolatua. Donostiako Emakumeen Etxean izango da, 18:00etan.
- Azaroak 21, asteazkena. Indarkeria sexistaren aurkako matazak I. Pentsamendu Feministaren Topaketa. Aquariumean izango da, 09:00etatik 18:30era.
- Azaroak 23, ostirala. II. Beldur Barik lehiaketa. Kontadoresen izango da 19:00etan.
- Abenduak 1, larunbata. Autodefentsa Feministari buruzko ikastaro trinkoa, 13tik 16 urte arteko neskentzat. Emakumeen Etxean izango da, 10:30etik 17:30era. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Informazio gehiago lortzeko: berdintasuna@donostia.eus