Asteburu biribila talde donostiarrentzat
Pasa dena asteburu bikaina izan da kirol donostiarrarentzat, Behobia-Donostia lasterketaz gain, hiriko lehen mailako kirol talde guztiek garaipena lortu baitute euren neurketetan.
Saskibaloian, Gipuzkoa Basketek denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen San Pablo Burgosen aurka, eta bere burua sailkapeneko azken postutik ateratzea lortu du behingoz. Ibaeta Basketek, berriz, ligako lehen postuetara begiratzen jarraituko du, Sedis Basketen kontra irabazi ostean.
Hockeyan, Realak gora egin zuen ere Terrasaren aurka lorturiko hiru puntuei esker, eta izotz hockeyan, Txuri Urdinek liga irabazteko faborito gisa berretsi zen Majadahondaren kontrako partidan.
Futbolean, azkenik, Realak garaipen indarberritzailea lortu zuen Levanteren aurkako norgehiagokan, galtzen hasi arren, hamar minutuko epean hiru gol eginez markagailurari buelta emanda.
SASKIBALOIA
Emakumezkoen liga, 6. jardunaldia
- Ibaeta Basket 66 – 57 Sedis Basket
- Gipuzkoa Basket 92 – 83 San Pablo Burgos
- Txuri Urdin 3 – 0 Majadahonda
- Reala 1 – 0 Terrasa
Gizonezkoen lehen maila, 12. jardunaldia
- Levante 1 – 3 Reala