Mariana Mendibil (Uni Bilbao), Ana Polo (Getxo) eta Batirtze Basabe (Gernika), Landaren.
Kote Olaizola izeneko emakumeen errugbi txapelketa jokatu zuten asteburuan. Urkiola eta Txindoki iritsi ziren finalera, eta eta Urkiola izan zen txapelduna. Hernaniko Landare zelaian jokatuko zituzten partidak, eta eguraldi eta giro ederraz gozatzeko aukera izan zutela diote antolatzaileek.
Horrela, nabarmendu dute 150 jokalari igaro zirela zelaitik, eta parte hartu ez zuten beste 30 jokalari animatzen aritu zirela. Horretaz gain, han izan zirela entrenatzaileak, delegatuak, jarraitzaileak, senitartekoak eta lagunak. Bera Berako presidente Fernando Diez ere joan zen Landarera, baita Raquel Olaizola ere –Koteren alaba–, eta Euskadiko Errugbi Federazioko zuzendari teknikoa, Josemi Galdos. Anoeta estadioan jaso zuten txapeldunek garaikurra, gizonen USA eta SAMOA taldeek jokatutako partidaren atsedenean.
Bera Bera kirol elkarteak antolatu zuen txapelketa, lehen aldiz, emakumeen errugbiari bultzada bat emateko asmoz. Bera Berako zuzendaritzako kidea izan zen Kote Olaizola, eta 2012ko maiatzean hil zen. Ordutik maiz izan dute gogoan klubean.
Sailkapena:
- Urkiola: Getxo, Gernika eta Universitario de Bilbaoko jokalariekin.
- Txindoki: Hernani, Ordizia eta Bera Berako jokalariekin.
- Urbasa: Errioxa eta La unicako jokalariekin.
- Gorbea: Eibar, Gaztedi eta Durangoko jokalariekin.