Bi zilarrezko domina lortu ditu Donosti gimnasia erritmiko taldeak
Donosti Gimnasia Erritmiko taldeak handia egin du asteburuan. Ostiralean, Espainiako oinarrizko taldekako txapelketan, zilarrezko domina lortu zuen oinarrizko haur mailako taldeak. Gimnasta hauek osatzen dute taldea: Sara Beitia, Noa Guedes, Daniela Jimenes, June Marin eta Lucia Parron. Igandean, berriz, Espainiko taldekako Kopan, zilarrezko domina lortu zuen junior taldeak, gimnasta hauekin: Olaia Laboa, Nora Perez, Kiara Romero, Sara Rozada eta Uxue Puy. “Zorionak gimnasta, entrenatzaile, familia eta klub guztiari!”, diote klubetik.
Gainera, Espainiako oinarrizko banakako Kopa ere jokoan egon zela ostegunean azaldu dute, eta han klubeko Olaia Arostegik oso lan txukuna egin zuela diote klubetik.
Datozen asteetan, Euskalgym nazioarteko txapelketan parte hartuk dute Donostik dituen lau taldeek. Ondoren, abenduaren 13tik 16ra, Iruñera joango dira junior, Senior P eta Senior M taldeak, Espainiako Taldekako Txapelketara.