(Argazkia: Donostiako Udala)
Urumea pasealekuko petrila handitzeko lanei hasiera emango ziela iragarri zuen maiatzean Donostiako Udalak. Ordutik hilabeteak igaro dira eta proiektuak ez du aurrera egin. Azkenik, ordea, Mundaiz eta Donostiako Realaren zubien artean ibaia bideratzeko hormaren gaineko petrila handitzeko lanak egingo dituzte.
2008an Aldunaeneko lanak hasi zirenetik egindako hirigintzako esku hartzeen ondoren, egungo babes petrila oso behean geratu da, zenbait tartetan hormak 30 zentimetroko altuera duelako. Ondorioz, pertsonak ibaira erortzeko arriskua dago. 90 zentimetroko altuera emango diote petrilari.
Udalak onarturiko lanen aurrekontua 94.681 eurokoa da eta enpresa esleipendunak hiru hilabeteko epea izango du lanak egiteko.