Bertso afaria egingo dute Loiolako Erriberan
Bertso afaria antolatu du Loiolako Erriberako Erribertxo elkarteak. Iñigo Mantzizidor Mantxi eta Iñaki Gurrutxaga bertsolariak izango dira protagonistak, azaroaren 30ean, 21:30ean, Zubiberri elkartean (Paloma Miranda plaza, 7).
Sarrerak salgai dituzte auzoko La Piruleta goxoki dendan, 20 euroren truke: “Animatu eta zatoz afari eta afaloste bikain bat pasatzera aurtengo bertso afarira!”.