Eskifaikada egingo dute abenduaren 1ean
Oraindik hilabeteak falta dira hurrengo Aste Nagusirako, baina Donostiako Piratak dagoeneko lanean hasiko dira. Eskifaia Kofradiak deia zabaldu du Eskifaikadan parte hartzeko: “Aurtengo Aste Nagusitik motibatuta atera zara? Eskifaiaren egitaraua gustatu zaizu? Edo hobetzeko gauzak ikusi dituzu?”.
Abenduaren 1ean egingo dute eskifaikada, kontu horietaz guztietaz hitz egiteko, Parte Zaharreko Kijera Gaztetxean, 17:00etan. Elkar ezagutzeko aukeratu nahi dute hitzordua, jatekoa eta edatekoa eramateko deia egin dute, eta lanak egin ostean, elkarrekin parranda egiteko asmoa dute.