2018ko sarituak. (Argazkia: Inaxio Esnaola)
Epea zabalik dago Hiritar Merezimenduaren Domina jasotzeko hautagaitzak aurkezteko. Azaroaren 27ra bitarte aurkeztu daitezke hautagaiak, eta 2019ko urtarrilaren 19an banatuko dira dominak, San Sebastian egunaren bezperan.
Hautagaien bat aurkeztu nahi duenak udalaren hainbat bulegotan egin ahal izango du. Hala nola, udaletxean, egoitzetan (Easo 41, Morlans eta Altza), Herritarren Partaidetza Zerbitzuaren bulegoan eta kultur etxeetan. Domina jasotzeko pertsona edo elkartea zehaztu beharko dute, eta saria jasotzeko arrazoiak eman.
Donostiako Udaleko Herritarren Partaidetzako Zerbitzuak proposamenak tramitatuko ditu eta hautagaitza bakoitzeko espedienteak egin, eta pertsona edo elkartearen merituak azalduko ditu. Azkenik, dominak nori eman erabakiko dute Bozeramaileen Batzordeak lehenik eta udalbatzak ondoren.
Paul Zubillaga medikuak, Ponsol Etxeak, Izan Norbera fundazioak, Intxaurdi Kirol Elkarteak eta Club Gimnasia Ritmica Donostik jantzi dituzte aurtengo Hiritar Merezimenduaren Dominak.