Kataluniaren egoera politikoa azaltzeko hitzaldia egingo dute, igandeko herri galdeketaren harira
Igandeko herri galdeketaren harira, hainbat ekitaldi antolatu ditu Gure Esku Dagok, horien artean, Kataluniaren egoera politikoaren inguruko bi hitzaldi. Asteazkenean, hilak 14, Quim Torra Generalitateko presidenteak mintzaldia emango du Kursaalen, 19:00etan. Gainera, larunbatean, herri galdeketaren bezperan, Elisenda Paluzie Assemblea Nacional Catalanako lehendakariak eta Marcel Mauri Omnium Cultural elkarteko lehendakariordeak hitzaldia emango dute Aquariumean, 19:00etan.
Era berean, Paluzie eta Mauri nazioarteko begiraleak izango dira galdeketa egunean, beste politikari eta aditurekin batera. Horien artean, Gabriel Rufian eta Joan Tarda ERCren diputatuak, Aurora Madaula JuntsXCat-eko legebiltzarkidea, Ainara Delgado CUPeko idazkaritza nazionaleko kidea eta Jaume Lopez Pompeu Fabra Unibertsitateko Zientzia Politikoetako irakaslea egongo dira.