25 urte beteko dira lehen mintzalagun taldeak martxan jarri zirenetik (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
Ikasturte honetan 25 urte beteko dira lehen mintzalagun taldeak martxan jarri zirenetik, eta azaroaren 23an ospatuko dute, Euskaraldiaren hasiera aprobetxatuz. Euskaraldia ekimenari hasiera emango dion ekitaldia, Bulebarrean jarriko duten karpan egingo dute, 19:00etan.
Donostiako Bagera elkarteko kideek sortu zuten Mintzalaguna egitasmoa, eta ordutik Euskal Herrian barrena hedatu dira mintzalagun, berbalagun, solas-lagun zein mintzakideak. Duela 25 urte, dozena bat lagun hasi ziren Donostian, eta gaur egun 400 lagunetik gora dira astero hirian euskaraz aritzeko elkartzen direnak. Euskal Herrian, guztira 7.500 mintzalagun daude 120 herri eta hirietan.