Parte Zaharreko bizitza aldarrikatuko dute larunbatean
Egun aldarrikatzailea prestatu dute Parte Zaharreko hainbat eragilek larunbaterako: Alde Zaharra auzoa berreskuratu. Konstituzio plazan egingo dute jaia; eguerdian, herri bazkaria, eta, ondoren, jolasak. Eskatuko dute kale eta plazak berreskuratzea, bizilagunentzako guneen falta somatzen dutelako, eta argi utzi dute haserre daudela kalean jolasteko debekuen aurrean eta turistifikazioarekin.
Antolatzaileak dira Kijera gaztetxea, Hotel+Ez eta Hara!no aisiadi taldea. Bazkarirako sarrerak Rekalde tabernan daude eskuragarri: 5 euro helduenak eta 2 euro haurrenak.