San Silvestre lasterketarako izen ematea ireki dute
Ireki dute XXXIV. San Silvestre Donostiarra lasterketarako izen ematea.
Ohi bezala, abenduaren 31n izango da lehia, 16:00etan, eta ibilbidea Antiguan hasi eta Amaran bukatuko da.
Izena emateko 12 euro ordaindu beharko ditu partaide bakoitzak, eta bi webgunere bidez egin daiteke: Sansilvestredonostiarra.com eta rockthesport.com. Dortsalak abenduaren 29an eta 30ean jasotzeko aukera egongo da, 11:00etatik 19:30era, Amara kaleko frontoian. Amara Kirol Elkarteko arduradunek azaldu dutenez, aurten, Easo plazan bakarrik jasoko dute arropa.