Altsasuko gazteen bi urteko espetxealdia salatzeko elkarretaratzea egingo dute
Altsasuko gazteek bi urte daramatzate espetxean, eta Ernai gazte antolakundeak mobilizazioak deitu ditu gertakaria salatu eta “Espainiar faxismoarekin hausteko”. Gaur, hilak 14, protestak egingo dituzte Gasteiz, Leioa eta Ibaetako unibertsitate-campusetan, eta bihar, manifestazioa egingo dute Bilbon.
Donostian, elkarretaratzea egingo dute Ibaetako ikasgelategipean, 13:00etan.