Parte Zaharra da pisu turistiko gehien dituen hiriko auzoetako bat. (Argazkia: Malen Aldalur)
Etxebizitza turistikoak erregulatzeko eskatuz, elkartu egin dira Donostiako Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkartea eta Bilboko Alde Zaharreko Bihotzean Auzo Elkartea. Espainiako Kongresuan idatzi bat erregistratu dute, beste 300 elkarterekin batera, CNMCri (Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordea) azalpenak eskatuz.
Zehazki, CNMC-ko presidenteari egin diote eskaera, azaldu dezan Espainiako kongresuaren aurrean, zein den bere posizioa etxebizitza turistikoen inguruan: “Haserre gaude udan ateratako Espainiako etxebizitza turistikoen erregulazioaren azterketa dela eta, baita Donostia, Bilbo eta Madrileko ordenantzak erregulatzaileak errekurritzeko erabakiarekin”. Elkarteek diote CNMCk ukatu egiten duela harremana dagoenik etxebizitzetako alokairuen prezio igoera eta auzoetan etxebizitza turistikoek izandago zabalkundearen artean; AirBnB plataformarekin bat eginez.
Aipatzen dute idatzia sinatu duten elkarteen artean asko direla egunerokoan turistifikazioaren ondorioak jasaten dituzten auzoetakoak: “Kontrolik gabe zabaltzen ari dira halako lotarako lekuak. Uste dugu oso deigarriak direla kointzidentziak CNMC eta AirBnBren posturen artean. Horregatik, jakin nahi dugu nola egin duten txostena eta ea haien artean bilerak egin dituzten”.
Idatzia sinatu duten elkarteak
- Federacion AAVV Al-Zahara
- Federacion AAVV Centros Historicos Andalucia (8-AAVV)
- Federacion de Asociaciones de Vecinos de Avila (FAVA-5 AVV)
- Federacio d’Associacions de Veins i Veines de Barcelona (FAVB-109 AAVV)
- Federacion Regional de Asociaciones Vecinales de Madrid (FRAVM-281 AAVV)
- Foro Civico de Bilbao
- Asociacion Vecinal del Casco Viejo “Bihotzean”
- Coordinadora Vecinal Madrid Centro (AAVVCentro-8-AAVV)
- VV. Los Tres Arcos- El Populo
- VV. La Axerquia
- VV. Regina Magdalena
- VV. Barrio Alto- Centro Historico Portuenses (El Puerto de Santa Maria)
- AVV Bajo Albaizin
- AVV Todos Somos
- VV. Bajo Albayzin
- VV. Arco del Consuelo
- VV. El Olmo
- VV. Puerta del Angel
- VV. Unidos por la Merced
- VV. Centro Historico
- Asociación de Vecinos Malaga Centro-Sur, SOHO Barrio de las Artes
- Asociacion El Romeral contra el Ruido
- AVV El Bulto
- Plataforma Derecho a Dormir
- VV. Centro Antiguo
- Asociacion Casco Antiguo de Marbella
- VV. Casco Antiguo
- VV. San Andres
- VV. Torre del Oro- El Arenal
- Asociacion Vecinal Los Encinares
- AVV Sa Riba Ibiza
- AV Iniciativa Ciudadana Toledo Historico
- Asociacion Farts de Soroll de la Part Alta de Tarragona
- Asociacion de Vecinos y Comerciantes Amics del Carme
- AVV Russafa Descansa
- Asociacio veinal y cultural Tres Forques de Valencia
- Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkartea
- Asociacion de Vecinos Barrio de Universidad (ACIBU)
- Asociacion de Vecinos Centro La Latina (AVECLA)
- Asociacion de Vecinos Plaza de Cascorro
- Asociacion de Vecinos Plaza Mayor
- AV Retiro Norte
- AVV Barrio de Las Letras
- AVV Cavas-La Latina
- AVV Chueca
- AVV El Organillo
- AVV Opera-Austrias
- Asociacion Convivir en lo viejo /Alde Zaharrean bizi