Zabaleta kaleko eraikina.
Donostiako Gotzaindegiak hotel-apartamentu batean bihurtuko du Groseko Zabaleta kalean duen egoitza. Aste honetan onartu du udal gobernuak lanak egiteko lizentzia. Zehazki, 26 pisu turistiko eraikiko dituzte Zabaleta kaleko 5. zenbakian.
Lanak aurrera eramateko inbertsio pribatua lortu du gotzaindegiak, eta 4 milioi euro inguruko aurrekontua izango du. Bi urte baino gehiago beharko dituzte obrak egiteko. Eraikina babestua ez dagoen arren, fatxadak errespetatuko dituzte.
Gotzaindegia bere jabetzak higiezinen sektorera bideratzen ari da. Grosen sustatuko duten proiektuaren aurretik, Intxaurrondoko Santu Guztiak parrokia saldu zuten zaharrentzako sei solairuko egoitza bat bihurtzeko.