Jokin Aperribai: "Bai, euskaraz ikasten jarraitzeko asmoa daukat"
Euskaraldian Donostiako Hamaikakoaren parte izango da Jokin Aperribai (Deba, 1966). Enpresaria eta Realeko presidentea izanik, denbora askorik ez du izaten bere egunerokoan. Euskarari ere nahi baino tarte txikiagoa eskaintzen dio lanean zein familian. Baina hori aldatzeko asmoari eusten dio. “Bai, euskaraz ikasten jarraitzeko asmoa daukat”. Euskal Herria mailan egingo da Euskaraldia 11 egun euskaraz lelopean, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte.
Aperribairekin batera, ondorengoek osatzen dute Donostiako hamaikakoa: Garazi Urrosolo (Egiako euskara batzordeko kidea), Kontxu Uzkudun (moda diseinatzailea), Joxean Fernandez (Euskadiko Filmategiko zuzendaria), Iñaki Salvador (musikaria), Mikel Irazusta (Barrexerkako kidea), Miren Arrieta (aktorea), Xila Pihlstrom (euskal herritar eta suomitar kultur eragilea), Barbara Goenaga (aktorea), Mariano Ferrer (kazetaria), eta Josean Abecia (Altza Hadi! batzordeko kidea).
IRUTXULOKO HITZA hamaikakoaren kideak elkarrizketatzen ari da Euskaraldia iritsi bitarte. Ostiraleko astekarian Jokin Aperribairi egindako elkarrizketa irakurri ahal izango da.
Erlazionatutako edukiaDonostiako Euskaraldia eta Hamaikakoa aurkeztu dituzte