Leire Gallastegi: "Aukeratzeko eman zizkidaten elektrodoak, makil bat edo nire ama atxilotzeko telefonoa"
Irati Salsamendi
Ezkerretik eskuinera, Kristina Gete eta Leire Gallastegi, Emakumeen Etxeko hitzaldian. (Argazkia: Irati Salsamendi)
Leire Gallastegi 2001eko otsailean atxilotu zuten, eta Nik sinisten dizut: emakume torturatuen egia mahai inguruan esandakoaren arabera, ez da gertatutakoarekin asko gogoratzen. Uste du bere buruak garatu duen estrategia bat dela, “aurrera jarraitzeko”. Intxaurrondon bizi zen atxilotu zutenean, amaren etxean, eta gaur egun auzo berean bizi da. Egunero ikusi behar ditu Guardia Zibilak, eta horrek bizitako guztia gogorarazten diola kontatu zuen. Azkaratek eta Getek pairatutako tortura mota oso antzekoak jaso zituen, esaterako, bere ama atxilotuko zutelako etengabeko mehatxua.
Ikusmin handia eragin du joan den ostiralean Emakumeen Etxean egin zuten Nik sinisten dizut: emakume torturatuen egia mahai inguruak. Foro Sozial Iraunkorrak eta Antxeta irratiak antolatutako mahai inguruan, torturatuak izan diren hiru emakumek atxilotu ostean inkomunikatuta egon ziren egunetan jasandakoa azaldu zuten: Miren Azkarate Badiolak, Kristina Gete Etxeberriak eta Leire Gallastegi Ormazabalek.
Mahai inguruan parte hartu zuten ere Laura Pego abokatuak eta Nekane Altzelaik, Foro Sozialaren izenean. Biek nabarmendu zuten tortura kasuak genero ikuspegitik aztertzeko garrantzia, bestela, “biktimen parte bat alde batera uzteko arriskua” dagoelako.
IRUTXULOKO HITZAk Miren Azkarate, Kristina Gete eta Leire Gallastegiren testigantzak jaso ditu webgunean. Hona hemen Leire Gallastegiren testigantza jasotzen duen bideoa:
Azken bideoak
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea