(Argazkia: Donostiako Sozialistak)
Donostiako Udalak Txomin Enea auzo berriko lehen hamar etxebizitzen giltzak banatu zituen atzo. Ostatu eman dieten bizilagunek etxeen eskriturak sinatu eta giltzak jaso dituzte Martin Gabarain notariotzan.
Enrique Ramos Hirigintza zinegotziak esan du datozen egunetan giltza gehiago banatuko dituztela. Aldiz, abenduan hasiko dira etxe libreen banaketarekin.
Urria hasieran iragarri zuen udalak Txomin Eneako etxebizitza berrien giltzak banatzen hasiko zela.