Donostiako euskaltegi batzuetan simulakroa egin dute, Euskaraldiaren atarian
Euskaraldia hasteko egun gutxi falta dira, eta Donostiako hainbat euskaltegik egun horietan gerta daitezkeen egoeren simulakroa egin dute. Urrats, Ilazki, Donostiako AEK, Hitzez eta Legazpi 6 euskaltegiek antolatu dute jarduera, bakoitzak bere egoitzan, eta jakinarazi dutenez, hamarnaka izan dira parte hartu duten ikasle eta irakasleak. Euskaraldian suertatu daitezkeen egoerak simulatzeaz gain, Euskaraldiaren inguruko informazio praktikoa landu dute, eta batzuk ahobizi eta belarriprest txapak jaso dituzte dagoeneko.
AEKren kasuan, Irrintzi euskaltegian 20 bat lagun elkartu ziren, gehienak belarriprestak. Oraindik behe-erdi mailetan ikasten aritu arren, batzuek ahobizi rola aukeratu dutela azaldu dute euskaltegiko arduradunek. Antiguakoan, aldiz, 30 inguru izan ziren simulakroan parte hartu zutenak. Erdi-goi mailako ikasleak izanik, bi rolekin aritu ziren, eta Euskaraldian nola jokatuko duten azaldu zioten elkarri.
Ilazki euskaltegian mintzodromoa antolatu zuten, eta 65 ikaslek eta zazpi irakaslek parte hartu zuten. Gainera, Euskaraldiko pegatinak eta txapak jaso zituzten. Legazpi 6 euskaltegian, aldiz, 95 inguru izan dira simulakroan parte hartu duten ikasleak.
Euskaraldiko simulakroaren saioen irudiak bildu ditugu galeria batean:

Euskaraldiaren simulakroa

Euskaraldiaren simulakroa

Euskaraldiaren simulakroa

Euskaraldiaren simulakroa

Euskaraldiaren simulakroa

Euskaraldiaren simulakroa

Euskaraldiaren simulakroa

Euskaraldiaren simulakroa

Euskaraldiaren simulakroa

Euskaraldiaren simulakroa

Euskaraldiaren simulakroa

Euskaraldiaren simulakroa

Euskaraldiaren simulakroa

Euskaraldiaren simulakroa

Euskaraldiaren simulakroa

Euskaraldiaren simulakroa

Euskaraldiaren simulakroa

Euskaraldiaren simulakroa

Euskaraldiaren simulakroa