Klubetako ordezkariak, kanpainaren aurkezpenean. (Argazkia: Bera Bera)
Bat egin dute hiriko lau klubek, indartsuago egiteko asmoz. Hain zuzen,
Elkarrekin gehiago gara sortu dute IDK Gipuzkoak, Gipuzkoa Basketek, Bera Bera eskubaloi taldeak eta Txuri Urdinek. Horrela, klub bakoitzeko bazkideek doan joateko aukera izango dute gainontzeko taldeen partidetara.
Klub bakoitzak bere webgunean formulario bat jarriko du, interesa duenak aukera dezan zein partidetara joan nahi duen. Ligetako norgehiagokak barne hartzen ditu kanpainak, hala ere, Bera Berak Gaskan EHFko Kopako kanporaketa jokatuko du igandean (Gaskan, 12:00etan), eta beste hiru klubetako bazkideei aukera emango die sarrerak 5 euroan lortzeko, 10 euroan beharrean.
Eskaintza arrakastatsua izatea espero dute, eta baliteke aurrerago klub gehiagok ere bat egitea.