Migratzaileentzako neguko arropa jasoko dute asteburuan
Grezian negua igaroko duten migratzaileentzako arropa bilketa egingo du Zaporeak-ek, Gobernuz Kanpoko Erakundeak, asteburuan. Hego Euskal Herri osoan 35 bilketa gune ipiniko dituzte; eta Donostian bi egunez egongo dira, larunbatean eta igandean, 11:00etatik 20:00etara.
Txuri Urdin izotz jauregian egingo dute arropa bilketa, Jantzi negua izenburupean. Jasotako arropa bidaliko dute Grezian migratzaileekin lan egiten duten Attika (Lesbos) eta Feox (Chios) elkarteetara.