(Argazkia: Iñaki Agirre)
Goizeko 09:30ean Antiguarantz zihoan gidari batek bere autoaren kontrola galdu eta istripua izan du Kontxako pasealekuan. Lekukoen arabera, autoa kontrako bidea gurutzatu eta Mirakontxa pasealekuko lorategira sartu da lehenik, gero berriz errepideko hiru bideak, bidegorria eta Kontxako pasealekua gurutzatzeko.
Zorionez, une horretan trafikoaren eta oinezkoen jarioa nabarmena bazen ere, autoak ez du inoren kontra jo. Polizia eta osasun zerbitzuak segituan bertaratu dira eta gidaria erietxera eraman dute zauriturik.