(Argazkia: Oskar Moreno)
Black is Beltza erakusketa ikusteko azken eguna izango da igandea. Agur esateko
jarduerak antolatu dituzte San Telmo Museoak eta Fermin Muguruzak,
Agur Itaka izenburupean. Beltza naiz eskainiko dute 17:00etan, filmaren
making offa azaltzen duen
dokumentala. Ondoren, 19:00etan, solasaldia egingo dute Fermin Muguruzak eta proiektuko beste partaide batzuek; istorioaren inspirazio izan zen albistetik hasi, eta garapen guztiaren berri emango dute. Guztia ekitaldi aretoan izango da.
Erakusketak 12.000 ikusle baino gehiago izan ditu ekainaren 15ean ireki zutenetik.