Elkano Browning Cream hirukoak Musika Bulegoa sarietako bat eskuratu du
Apirilean argitaratu zuten, eta IRUTXULOKO HITZAk Azpiroz elkarrizketatu zuen.
Gainerako sarituak dira Gabriel Erkoreka, Atom Rhumba, Izaro –Donostian bizi den musikari bizkaitarra–, Tosta Banda eta Juan Mari Beltran –sari berezia–. Horrekin batera, Etxepare Euskal Institutua Musika Saria Kalakan taldearentzat izango da.
Sari banaketa datorren asteko astelehenean, hilak 19, izango da Iruñe Baluarte jauregian (19:00).
Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak (EHMBE) aste honetan jakinarazi ditu III. Musika Bulegoa Sarien irabazleak. Zazpi dira guztira, eta horien artean dago Mikel Azpiroz donostiarrak gidatzen duen Elkano Browning Cream taldea. Epaimahaiak Bor Bor azken diskoa nabarmendu du.